Kaixo guztioi! Zer moduz?
Larunbatean ospatuko den Aritxten Topaketaren berri ematera gatoz. Artixten Topaketan Hernani zein inguruko herrietan artearen adar desberdinetan ari diren lagunak biltzen dira. Egitaraua irekia da eta beraz nahi duenak parte hartu dezake (aurrez izena emanda). Musika, dantza, margoa eta, orokorrean, ideia eta sentimenduak adierazteko erabiltzen diren espresio bide desberdinek dute tartea topaketa honetan. Aurtengoa, hirugarren edizioa izango da eta, lehen aldiz, Astintzen elkartearekin batera antolatutako egitaraua osatu dugu. Astintzen taldeak Rock Astea antolatzen du eta larunbaterako egitarau amankomuna osatu dugu. Hemen doakizue egitaraua eta kartela.
Gonbidatuta zaudete!
Edozertarako idatzi edo deitu lasai.
MILA ESKER ETA ONDO IZAN
Aritz
675 703 276
www.ixah.net
ZER: ARTIXTEN TOPAKETA
Hernani zein inguruko herrietan artearen adar desberdinetan ari diren lagunen topaketa. Egun argiz eta kalean egindako ekimena.
NOIZ: Urriaren 10a, larunbata. (11:00etatik 19:00etara)
NON: Atsegindegi plaza estalia. Hernani.
Informazio gehiago: www.ixah.net
EGITARAUA ETA PARTE HARTZAILEEN INFOA
Goizeko egitaraua (Atsegindegin)
11:00 Azoka
11:00 Lamia – Aurpegi makillajea
Iaz gorputz margoketa egin zuten eta aurten aurpegia makillatzen ibiliko dira.
11:30 Grafittiak
Hernani zein inguruko herrietako grafitti margolariak gai librean.
12:00 Dj Ura
Xabi Strubell, ibilbide oparoa duen musikaria da. Dut taldan eta Anarirekin batera ibilia da eta egun, Zura taldeko partaidea da (euskal bossa lantzen duen taldea). Horretaz gain, disko jartzaile lanetan ere aritzen da eta larunbatean hiphop-ambient-freejazz saioa eskainiko digu.
13:00 Aingeru kantautorea
Aingeru Gorrotxategi txikitatik musika munduan murgildutako abeslaria da. Lau urtez Franfurt hirian bizi izan da eta bertan bizitakoekin osatu du Mainhattan izeneko diskoa. Folk eta blues kutsua duten pop-rock abesti akustikoak eskainiko dizkigu.
13:40 Iban Nikolai didgeridoo
Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen didjeridua Iban Nikolaik.
Haiseran autodidakta gisa ikasi eta ondoren klaseak eta tailerretan parte hartu du Europa eta Australian zehar. Egun, didjeriduaren erabilera irakatsi eta kontzertuak eskeintzen ari da.
Didgeridoo
Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator. Termitek naturalki zulatututako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.
Egunean zehar disko jartzaileak:
Rikikuzu: Biniloekin osatutako saioa eskainiko digu.
Egunean zehar: Pacha J. Willka “La máquina de gobernar” liburuaren aurkezpena eta
Hernani eta Donostiako txokoen argazkiak.
Kaltta: Reggae, dub eta drum&bass saioa eskainiko digu.
14:00 Bazkari musikatua (Tilosetan)
Arratsaldeko egitaraua (Atsegindegin)
16:00 Lifaxa “El Clandestino” – rap senegal
Afrikatik zuzenean gazteleraz, ingelesez eta wolof senegaldar hizkuntzan abestutako
rapa. Bere esanetan : “Patera style”.
17:00 Julen Cobos kantautorea
Julen Cobos Errasti, Aretxabaletako abesti sortzailea. Egun, Hernani eta Bartzelona artean dantzari. Bat Gehio, Catalunyako eta BCN-ko euskal diasporako musikariak biltzen zituen taldeko abeslaria eta konposatzailea izan zen. Bi diska argitaratu zituen taldean (Bihar agian, 2002, autoekoizpena ; Diaspor han, 2004, Gaztelupeko Hotsak), eta egun bere bakarkako lehen diska grabatzen dabil.
17:00 Kale Animazioa: Hernaniko musika eskolaren eskutik
17:30 Koloretako hondarrarekin haurrentzako tailerra. Oihana Aurki.
Ruben Bala Kora perkusio saioa
18:00 Daddy Jeff kantu berrien aurkezpena
Selektah kolektiboko abeslaria izandakoa bakarlari modura dabil orain. Disko berria prestatzen ari da Donostiako Dj Patarekin batera, Elkar estudioetan grabatzen ari dira eta abendurako kaleratzeko asmoa dute.
Break dantzariak. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako break dantzarien erakustaldia.
18:15 Lamia – Efektu berezien makillajea
Iluntzeko egitaraua (Tilosetan)
Kontzertuak I
18:00
Los Últimos Reyes
Harrika
Plan B
Kontzertuak II
22:30
Dirty Pink Ladies
Tacumah Reggae Band
01:30
LenguAlerta backed by Rude Kanka
Antolatzaileak: Astintzen eta www.ixah.net
Laguntzaileak: Molotoff Irratia 91.8fm, H.G.A, Karbonera eta Hernaniko Udala.
