RUDE KANKA SOUND Reggae Bloga

Entries categorized as ‘Berriak’

King Yellowman-en elkarrizketa, aste honetan Ttan Ttakun irratian

2009, Azaroa, 28, · Leave a Comment

Ostegunean King Yellowman-en kontzertua egon zen Bilboko Kafe Antzokian. Bertara gerturatu ginen irratikide pare bat eta jamaikar abeslari albinoari elkarrizketa bat egitea lortu genuen. Aste honetan izango duzue entzungai elkarrizketa asteleheneko Dub At The Controls eta osteguneko Babylon Sutan reggae irratsaioetan. Ez zazue galdu!!

Sailak: Berriak
Tagged: , , , , , , , , ,

Lafamille music presents Amalgamah “Mellow Roots” mixed @ A-Lone Studio

2009, Azaroa, 17, · Leave a Comment

Estas navidades podremos tener en nuestras manos el Cd doble “Melow Roots” de AmalgamaH, un album dedicado a todos aquellos amantes del Reggae Roots con sentimiento.

AmalgamaH es el proyecto personal de Carlos Alonso, con el que inicia una nueva etapa abalada por años de experiencia en distintas formaciones musicales y bandas de reggae madrileñas como Hotdrop, Mood Rakers, Soulvibes o Dub Rebels. La particular visión del reggae de este madrileño recientemente afincado en Santander, se ve reflejada en este album en la fidelidad musical que siente hacia los ritmos y patrones contundentes de la música jamaicana de los 70´s, y en sus minuciosas melodías y armonías que nos evocan a la música soul.

Este album está compuesto por dos CDs, el primero es Vocal y contiene 13 temas en los que participan cantantes ya conocidos dentro del panorama reggae actual, como Roberto Sánchez o Ranking Forrest. También podremos escuchar a cantantes de bandas como Hotdrop (Javier Ochoa, Camila Monasterio y Santiago Mijarra) o Emeterians (María Martins), así como a artistas como Inés Pardo, Yeyo Pérez, o las Twins Sisters (Lorena y Beatriz).

En el segundo CD podremos escuchar la mezcla Dub de los temas anteriores. Dubs al puro estilo jamaicano de la mano de Roberto Sánchez en A-lone Studio.

La variedad y personalidad de las voces de los diferentes cantantes, sumado a unas bases instrumentales meticulosamente arregladas hacen de “Melow Roots” un disco de reggae completo y con estilo, que no vamos a poder dejar de escuchar en nuestras casas.

Difunde y compartelo!!!

Contact / Distribution / management:
Carlos Alonso
Email:  amalgamahroots@gmail.com
Tlf: +034 628536366
www.myspace.com/amalgamah
www.musikaze.com/amalgamah

Sailak: Berriak
Tagged: , , , , ,

Zu2aK Reggae Jungle Gaua

2009, Azaroa, 11, · Leave a Comment

  • Krak In Dub Bio:

Krak In Dub 1995. urtean Reggae selektah bezala hasi zen ekintzaile musikala da. Frantziako Jungle eta Drum&Bassean aitzindaria bihurtuko zena , 1996tik aurrera, Mas I Mas sound system-ako partaide bezala Europa naiz America osoan zehar RaggaJungle-aren zapore desberdinak zabaltzen ibili da.

Interlope, Fky edota Spiral Tribe artisten ekoizpenetan parte hartzeaz gain bere ekoizpen propioak ere egin ditu ,30 baino gehiago beste hainbat zigiluentzat,Adibidez: Mas i Mas , Jungle Therapy, Radio Bomb, Ink a Link….

Ink a Link zigiluarentzako hain zuzen ere, egin du bere azken erremixa, Capleton eta Dennis Brown jamaikarrek egindako “Prophet Rides Again” abestiaren Jungle bertsioa. Mundu osoan zehar ezaguna egiten ari den Jungle erremixa.

Gaur egun, Krak In Dub-ek, bere lehenengo LP–a ateratzeko zorian dago, eta lan honetarako Capleton, Anthony B, Luciano bezalako goimailako abeslari jamaikarraz gain, Alborosie edota Demolition Man europearrekin ere topatu du Krak In Dub-ek.

Bere zuzeneko saioa, bere diska bezala,Ragga Jungle,Dub, Dubstep, zapore duen eztanda bat da!!!!

Datorren Azaroak 13an lehenik ikusi izango dezakezu Krak In Dub zuzenean, Psilocybenea aretoan, Hondarribian, galdu ezin dezakezun leherketa musikala!!!

Adi Egon!!

Zu2aK Reggae Jungle Gaua:

Krak In Dub (Paris/Arg) + Ras Daniel Ray (Jamaica) + Selektah Stepi (EH)

Azaroak 13 Ostirala 22:00

PSILOCYBENEA Aretoa (Hondarribia)

l_a1f3c5942891420ab4ac0e4966b0ce01

Sailak: Berriak
Tagged: , , , , ,

DUB AT THE CONTROLS, denboraldi amaiera

2009, Uztaila, 29, · 3 Iruzkin

Pena askoz baina azkeneko hilabetean nahiko okupaturik egon gara eta ezin izan ditugu nahi genituen irratsaioak egin. Gogo askorekin gelditu garenez, abuztuan zehar irratsaio bereziren bat egingo dugulakoan gaude. Horretaz a parte,  irailetik aurrera indarberriturik bueltatuko garela esan behar dugu, ordutegi berriarekin eta irratsaio fluentzi altuagoarekin (saiatuko gara astean behin irratsaio bat egiten). Formatua antzekoa izango da eta denboraldi berrirako elkarrizketak, kontzertuen kronikak, agenda, berrikuntzak,… sartzea espero dugu. Hurrenarte!!!

mikeydread

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa · Berriak
Tagged: , , ,

ZESTOA REGGAE FESTA

2009, Ekaina, 17, · Iritzi 1

Ekainak 26an, ostiralean, 20:00etatik aurrera ZESTOA REGGAE FESTA antolatu da Zestoako Barnetegian. Bertan Argizuloko musika selekzioa egongo da etxekoen kontura, beraien produkzioak eta mota guztietako reggae doinuak eskeiniz. Beraiekin batera, bi reggae talde arituko dira zuzenean: Irunetik, Ras Miguel & Tafari izango ditugu kaleratu berri duten diska aurkezpenarekin, eta Donostiatik, jaio berri den Tacumah Reggae Band egongo da. Festa borobila, giro polita eta erabat dohainik!! Ondo pasa ezazue!

KARTEL BARNETEGI

Sailak: Berriak · Sesio datak
Tagged: , , ,

Instrumental DUB session

2009, Maiatza, 18, · Iritzi 1

Asteburu honetan MUNDUMIRA izena duen Munduko Kulturen Festa-n Rude Kanka Sound bikoteak parte hartuko du. Oraingoan sesio oso berezi bat aurkeztuko dute.  Europako dub bertsio indartxu, ilun eta berriez osatutako emanaldia izango da. Sesioari lagunduz instrumentu desberdin batzuk entzun ahalko dira: txalapartan Adabegi, didgeridoo-an Iban Nikolai, Saxoan Antoñito, melodikan Egoi eta kontrol mahaiean Rasla. Festibala asteburu honetan ospatzen da eskoriatzan eta sesioa larunbatean izango da 22:30etatik arurrera. Info gehiago festibalari buruz: http://www.mundumirafesta.com/

Sailak: Berriak · Sesio datak
Tagged: , , , , , ,

Bob Marley-ren heriotzaren 28. urteurrena

2009, Maiatza, 9, · Leave a Comment

Bob Marley-ren heriotzaren 28. urteurrena izango da maiatzak 11n. Honen arira, aste honetan zarauzko putzuzulo gaztetxean Bob Marley-ri omenaldia egiteko ospatu diren ekintzen artean Josetxo Mintegiren hitzaldi bat egon zen. Josetxo Mintegi Bob Marley-ren bizitzaren aditu bat da, zeina Bob-en biografi bat idatzi duen eta gaur egun bere bizitzari buruzko blog bat gidatzen duen: http://www.bob-marley.es/ Bertara juteko zortea euki genuenok, kuriosidade desberdinen artean, bat aipatzeak merezi du:  Gaur egungo estudioek dirutza mordoa gastatzen dute aparatu, instrumentu, estudio mahai eta mikroetan helburu finko batekin. Helburu hori beste garai zaharragotan askoze medio/diru gutxiagorekin lortzen zuten soinua lortzea da. Ez al da kuriosoa?

Jarraian Bob Marley & The Wailers taldeak 1980ean Miami-n grabatutako estudio sesio batekin uzten dizuegu. Gozatu zazue!

Sailak: Berriak · Bideoak
Tagged: ,

KALEJIRA MUSIKATUA

2009, Maiatza, 5, · Leave a Comment

IXAH elkartetik datorkigun informazioa hemen ipintzen dizuegu:

INFOA

Maiatzaren 09an, larunbata, KALEJIRA MUSIKATUA deitu dugun ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Bertan, kaleak okupatu eta musika lau haizeetara zabaltzea izango da helburua, musika mugimenduan eta sound system erara (maiatzaren 11ean Bob Marleyren heriotzaren urteurrena ospatzen da).

ZER: KALEJIRA MUSIKATUA

NOIZ: Maiatzaren 09a, larunbata. (12:00-20:00)

NON: Hernani. Plaza Berri. Eguraldi txarra egingo balu: Atsegindegiko plaza.

Info gehiago:

675 703 276 (Aritz)

ixa74@hotmail.com

www.ixah.net

EGITARAUA

KALEJIRA MUSIKATUA

MAIATZAK 09, LARUNBATA

PLAZA BERRI

12:00

Kalejira HERNANIKO SAMBA taldearekin

Musika zaletu gazteek osatutako perkusio taldea. Iazko Kalejira musikatuan ere parte hartu zuten eta urduritasunak gaindituta oso saio txukuna eskaini zuten. Taldekideak, perkusioaz gain, rockean oinarritutako bi talde dituzte.

12:30

Afrikar perkusio tailerra

Ruben Afrikarekin maitemindutako Hernaniarra da eta Afrika mendebaldeko perkusioen magia erakutsiko digu tailer txiki honetan. Afrikako perkusioan maixu direnekin ikasitakoa da eta erritmo hauen bizitasuna gerturatuko digu.

13:30

Gambiako janariaren dastaketa

Beste maila askotan bezala, Afrikako gastronomia gustiz ezezaguna da gure artean. Gabezi horri, neurri batean, konponbide eman nahiean, Gambian jaio eta gure artean bizi den Moussak bere jaioterriko janaria prestatuko du plazer handiz dastatu dezagun.

16:00

BALA-KORA. Afrikar perkusio erakustaldia

Rubenen perkusio erakustaldia. Rubenek gustuko ditun afrikar doinuak eskaintzen dituen irrati saioa egiten du Hernaniko Molotoff Irrati librean (91.8fm eta www.molotoffirratia.com)

16:30

Jah Inity Sound Systema.

Euskal Herriko sound system beteranoa. Urteak dira Jahb eta bere lagunek reggae doinuak lau haizeetara zabaltzen diardutela. Ganjaren magiak lagunduta, dubplate bilduma aberatsa osatu dute. “The sweetest sound in town…”

www.myspace.com/jahinitysound

18:00

Iban Nikolai didgeridoo erakustaldia

Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen didjeridua Iban Nikolaik.

Haiseran autodidakta gisa ikasi eta ondoren klaseak eta tailerretan parte hartu du Europa eta Australian zehar.

Egun, didjeriduaren erabilera irakatsi eta kontzertuak eskeintzen ari da.

Didgeridoo

Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.

Termitek naturalki zulatututako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.

www.myspace.com/ibannikolai

18:30

The Zestones eta Rude Kanka sound systema

Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait piztu zitzaien barruan. Pixkanaka, musika miragarri honek harrapatu egin zituen bere barnean, gaur egun arte. Jamaikako independentzia ostean (1962tik aurrera) sortu eta mamitu ziren estilo zaharretatik hasita (Rock Steady eta Ska), Reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinen biniloak nahastu arte; hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster…), UK dub…. Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

http://rudekanka.wordpress.com

The Zestones – Argizulo

ARGIZULO orain dela 6 urte zestoan jaiotako proiektu kulturalaren izena da. Inposatzen diguten bizi ereduari bide berriak bilatzeko jaio zen. Bertan ekintza kultural aunitz egin dira, hauen artean: Euskara barnetegia, perkusio ikastaroak, txalaparta ikastaroa, antzerkiak, bideo proiekzioak, musika mota desberdinetako festak, jam sesioak, …

Aldaketa desberdinak eduki ondoren, ekintza hauek egiten jarraitzen dute eta berri batzuetan murgiltzen hasi dira. Argizulo proiektuaren oinarri bezela, The Zestones laukote berria daukagu. Zestoa (Gipuzkoa, Euskal Herria) inguruan juntatu diren 4 abeslarik osatzen dute. Reggae estilo guztiak abesten dituzte mezu sozial eta sakonekin. Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute beraien koro original eta txukunak zuzenekotan aurkeztuz.

Gaur egun Argizulo, talde sendo bat osatuz, sound system erara donostiako Rude Kanka Sound bikotearekin parte hartzen dute festa desberdinetan beraien mezuak zabalduz. Beste proiektu musikalen artean ere, hemendik gutxira The Zestones Band sortzeko asmoa dute beraien produkzio eta konposaketak banda modura erakusteko gogoaz!

Argizuloren 6. urteurrena ospatzeko eta proiektu berri honi hasiera emateko, Argizulo Riddim Selection bilduma argitaratu berri dute. Argizulo barnetegitik pasa diren artista desberdinekin egindako lana ezagutzera eramateko bilduma bat da. Aurretik egindako reggae oinarri desberdinen gainean bai abeslariez eta baita musikariez osatutako abestiak daude. Hauen artean, argitaratu gabeko Lone Ark-eko Roberto Sanchez-en abesti berri bat entzuteko aukera dago. Hurrengo estekan bilduma hau jeistea daukazue:

http://www.megaupload.com/?d=IAS97A9N

kalejira09kartela-txikia

MILA ESKER ETA ONDO IZAN

Sailak: Berriak · Sesio datak
Tagged: ,