Atzoko astelehenean, azaroak 30, Henry “Junjo” Lawes produktorearen irratsaio berezia egin genuen. Aurreko bi astetan kale egin ondoren, eguraldi kaxkar honetarako abesti goxoak entzungai izango dituzue irratsaioan zehar. Abeslari desberdinen artean Yellowman izan zen Junjo-k produzitutako handienetako bat. Kasualidadeak direla eta, aurreko astean Yellowman-en kontzertua ikusteko eta bertan, irratsaio honetan entzungai duzuen elkarrizketa egiteko aukera ere izan genituen. Sustraiak & kultura!!!
Azaroak 2: ROOTS&CULTURE. Emakumeak reggaean gaia jorratuko dugu. 70. hamarkadako rocksteady eta roots-ean geratuko gara bereziki.
Azaroak 9: NEW PRODUBTIONS. Kaleratu berri diren edota kaleratzeko egongo diren lan berriak jarriko ditugu. Irratsaio honetan gainera WEBCAM HI-FI eta AMALGAMAH-ren diska berrietan parada berezia egingo dugu.
Azaroak 16: STUDIO-STUDY. Henry “Junjo” Lawes-en produzioetara jungo gara azaroko 3. astelehen honetan. Bere produkzioen atzean dauden abeslari askoren errepasoa egingo dugu
Azaroak 23: DUB INVASION. Dub soinuen sortzaile handienetako bat izan zen King Tubby-ren dub bertsioak entzungo ditugu irratsaio honetan.
Azaroak 30. Aurreko astelehen baten kale egin ezkero, egun honetan jorratuko dugu gaia.
Sound System-etan azken urteotan entzun diren abestiak ditugu irratsaio honetan, denak bere dub bertsioarekin, nola ez!! Erritmo lasaiekin hasten da irratsaioa eta entzungo duzuen moduan gauza berotzen dihoa irratsaioa aurrera jun ahala. Disfrutatu!
Jah Marnyah – Rasta Is Love + Version (Scoops 10″)
Tony Tuff – Yuh Name Weh Yuh Name (Dubfront 12″)
Earl 16 – Teach Us Of Africa (Dubfront 12″)
Dubkasm feat Levi Roots – Sinsemilla Addict (Sufferah’s Choice 12″)
Dubkasm feat Levi Roots – Burning I-Schence (Sufferah’s Choice 12″)
Atzokoan Londresen kokatuta dagoen Conscious Sounds estudio eta zigilura jun ginen. Bertan Bush Chemists ibiltzen dira reggae eta dub doinuak produzitzen eta nahasten. Europako dub musikaren erreferentzia bat direla ez dago dudarik. Irratsaio honetan dituzue entzungai azken urteotan kaleratu dituzten abesti batzuk, ea gustokoa duzuen!
Berriro gaude martxan eta Europan zehar ateratako produkzio bero beroak ekarri dizkizuegu lehengo NEW PRODUBTIONS atal honetarako. Gogoratzen dizuegu, gurekin kontaktatzeko irratsaio berezi bat egiteko, iritziak jasotzeko, parte hartzeko, abestiak bidaltzeko,… gure emaila zabalik daukagula rudekanka@gmail.com. Agur bat!
Ranking Joe – Jah A The Conqueror (Irie Action Sound System 12″)
Ranking Trevor – No More War (Irie Action Sound System 12″)
Outspoken Brothers – Love Inna Dub (Irie Action Sound System 12″)
Dada Yute – War And Crime (Koogah Sound 7″)
King Kong – Jah Is The Ruler (Koogah Sound 7″)
Macka B. – Rise Up (Reality Shock 10″)
Solo Banton – Want To Go Home (Reality Shock 10″)
Russ Disciples – Rise Up Dub (Reality Shock 10″)
Echo Ranks – Chatty Mouth (Musical Riot 12″)
Mighty Cricket – Jah is so Good (Musical Riot 12″)
Doctor B – The Right Side (Revelation Sound 12″)
Dawa Hifi – Right Dub (Revelation Sound 12″)
Weeding Dub feat. Sister Charlotte – Words Of Live (Livication Corner 10″)
Weeding Dub feat. Sister Charlotte – Words Of Live Dub (Livication Corner 10″)
Denboraldi berri honi jarraipena emateko irratsaio bakoitzeko tematika eta programazioa organizatu ditugu jarraipen finko bat eduki dezan. Jarraian uzten ditugu jorratu behar ditugun gai orokorrak:
Hilabeteko lehengo astelehenan ROOTS&CULTURE deituriko saioak prestatuko ditugu. Bereziki 70. eta 80. hamarkadan egindako produkzioetan oinarrituko gara (estilo desberdinak). Urriak 5ean hala ere, salbuespen bat egingo dugu gonbidatuak izango ditugu eta.
NEW PRODUBTIONS izango da produkzio berriei eskeiniko diogun saio tartea. Hilabeteroko 2. astean.
Reggae estudio eta produktore bati buruz arituko gara hilabeteroko 3. astelehenean. STUDIO-STUDY deituko diogu eta garai zaharrak naiz berriak egongo dira, bai jamaikako baita europako produkzioak.
Zuen gaiak, ideiak edota kuriosidadeak eskeini eta gehitu ditzazkezue email baten bidez rudekanka@gmail.com posta helbiderarekin harremanetan jarriaz. Eskertuko dira proposamenak! Besterik gabe, atzo, irailak 28, deskantsoa hartu genuelarik, urriak 5ean entzungo gara!
Eskerrikasko Benjammin abeslariari hemen uzten dizuegun jingle polit honengatik: