Hementxe uzten dizkizuegu aurreko uda honetan The Heptones, Basque Dub Foundation-ekin egindako bira-ren kontzertuetako baten bideoak. Iñaki Yarritu bilbotarrak bideratzen duen BDF taldeak influentzi handia izan du euskal herrian, reggae eta batez ere dub musika zabaltzerako orduan. Ekoizle lanentan dabil azken urteotan 7 hatzetako binilozko diskak kaleratuz. Noizean behin aurrean duzuen bezelako birak egiten dituzte punta puntako artistekin kolaborazioak eginez. Aurten bilboko aste nagusitik pasa ziren… Ea gustokoa duzuen!
Burro Banton, berez Donovan Spalding, Kingstonen jaio zen 1960.urtean. Dancehall estiloko deejay famatua bihurtu zen 80.hamarkada erdialdean eta 90.ean.
DJ moduan gaztetatik aritu zen abesten, 70.hamarkadaren bukaera aldera. Bantonek Ranking Joe hartu zuen inspirazio bezala. 1978 aldera, sound system batekin eduki zuen bere lehenengo kontaktua, honen izena Black Hoover Soundsystem zen. Geroxeago, Roots UnlimitedSoundsystem-era mugitu zen. Baina azkenik, bere denborarik luzeena Gemini Soundsystem-arekin igaro zuen DJ moduan, 1982tik 1990 aldera. Beste batzuen artean, Volcano, Stereo Mars eta Killamanjaro sound systemekin lan egin zuen. Supercat eta Nicodemus abeslariekin lankidetzan aritu zen baita ere.
Bere lehenengo grabaketa, Volcanoren jabea zen Henry “Junjo” Lawes ekoizle ezagunarekin egin zuen, 1985. urtean bere lehenengo LPa kaleratuz. Burro Banton riddim original batzuen gainean lan egin zuen, erritmo hauek benetazko bateria eta baxu soinuekin eginda zeuden, baita ere konputerizazio digitala erabiliz, “pre-drum” makina delakoaren laguntzaz.
1990. urtea bukatuta, Supercat eta Nicodemus artistekin jarrraitu zuen abesten. Supercatek “Wild Apache” zigilua sortu zuen, eta Bantonek, zigilu honen pean, lehengo postuko HIT-a kaleratu zuen: “Boom Wah Dis” kanta hain zuzen ere. Ondoren, Supercat zigiluz aldatu eta Columbia/SME Records etxearekin kontratu bat sinatu zuen. Banton, momentu hartan, indarrak batu eta Massive B zigiluko Bobby Konders ekoizle estatubatuarrarekin hasi zen lanean 1992. urtean. Hit haundiasko grabatu zituen, hauen artean; “Washington Session”, “Tek A Set”, Westmoreland Sensi”…
Massive B-rekin, Spalding jaunak,1995-96 urte bitartean, bere bigarren LPa salmentaratu zuen; “Da Original Banton”. Azkenik, lanean murgildu zen Steelie and Clevie ekoizpen talde ospetsuarekin. Aipatzekoa da, “Boom Wah Dis” abestia hil zorian zegoen “Street Weeper” erritmora egokitu zela, ahotsa moldatuaz ere. Burro honekin ados zegoen eta berriro “#1 HIT” bat ekoitzi zuen. Kingstonetik New Yorkera, Miamira eta beste zenbait lekutara iritsi zen bere ahots paregabea. Urte hauetan, bueltaka dabil mundu osotik, Reggaea eta Karibear musika entzuten den txoko askotan egonez.
19 urte ditu eta Biga Cootan da frantses abeslari honen izen artistikoa. 14 urte zituenetik darama abesten eta reggae-aren barruan dauden estilo desberdinak jorratzen ditu jamaikar deejay modura! Hurrengo bideoan John Wayne-rekin ikusi ahal dugu. Etorkizunean bere izena askotan entzungo dugulakoan gaude.