RUDE KANKA SOUND Reggae Bloga

Entries categorized as ‘Bideoak’

Bob Marley-ren heriotzaren 28. urteurrena

2009, Maiatza, 9, · Leave a Comment

Bob Marley-ren heriotzaren 28. urteurrena izango da maiatzak 11n. Honen arira, aste honetan zarauzko putzuzulo gaztetxean Bob Marley-ri omenaldia egiteko ospatu diren ekintzen artean Josetxo Mintegiren hitzaldi bat egon zen. Josetxo Mintegi Bob Marley-ren bizitzaren aditu bat da, zeina Bob-en biografi bat idatzi duen eta gaur egun bere bizitzari buruzko blog bat gidatzen duen: http://www.bob-marley.es/ Bertara juteko zortea euki genuenok, kuriosidade desberdinen artean, bat aipatzeak merezi du:  Gaur egungo estudioek dirutza mordoa gastatzen dute aparatu, instrumentu, estudio mahai eta mikroetan helburu finko batekin. Helburu hori beste garai zaharragotan askoze medio/diru gutxiagorekin lortzen zuten soinua lortzea da. Ez al da kuriosoa?

Jarraian Bob Marley & The Wailers taldeak 1980ean Miami-n grabatutako estudio sesio batekin uzten dizuegu. Gozatu zazue!

Sailak: Berriak · Bideoak
Tagged: ,

HEPTONES & BDF

2008, Abendua, 29, · 2 Iruzkin

Hementxe uzten dizkizuegu aurreko uda honetan The Heptones, Basque Dub Foundation-ekin egindako bira-ren kontzertuetako baten bideoak. Iñaki Yarritu bilbotarrak bideratzen duen BDF taldeak influentzi handia izan du euskal herrian, reggae eta batez ere dub musika zabaltzerako orduan. Ekoizle lanentan dabil azken urteotan 7 hatzetako binilozko diskak kaleratuz. Noizean behin aurrean duzuen bezelako birak egiten dituzte punta puntako artistekin kolaborazioak eginez. Aurten bilboko aste nagusitik pasa ziren… Ea gustokoa duzuen!

Basque Dub Foundation:

The Heptones & BDF:

Sailak: Artistak · Bideoak · Txokoak
Tagged: , , ,

Notting Hill Carnival 2008

2008, Abuztua, 27, · Iritzi 1

Hementxe dihoaz abuztuaren 24 eta 25ean Londreseko Notting Hill auzoan ospatu den ihauteri ospetsuaren bideo batzuk:

Aba Shanti-I Sound System:

Channel One Sound System:

informazio geihago: Notting Hill Carnival

Sailak: Bideoak
Tagged: , , , , , , ,

Biga, reggae frantses deejay berria!!

2008, Uztaila, 7, · Leave a Comment

19 urte ditu eta Biga Cootan da frantses abeslari honen izen artistikoa. 14 urte zituenetik darama abesten eta reggae-aren barruan dauden estilo desberdinak jorratzen ditu jamaikar deejay modura! Hurrengo bideoan John Wayne-rekin ikusi ahal dugu. Etorkizunean bere izena askotan entzungo dugulakoan gaude.

Sailak: Artistak · Bideoak
Tagged: , , ,