RUDE KANKA SOUND Reggae Bloga

Entries tagged as ‘106.8 FM’

Azaroko DUB AT THE CONTROLS programazioa

2009, Azaroa, 2, · Leave a Comment

Azarorako hurrengo programazioa aurkeztuko dugu:

  • Azaroak 2: ROOTS&CULTURE. Emakumeak reggaean gaia jorratuko dugu. 70. hamarkadako rocksteady eta roots-ean geratuko gara bereziki.
  • Azaroak 9: NEW PRODUBTIONS. Kaleratu berri diren edota kaleratzeko egongo diren lan berriak jarriko ditugu. Irratsaio honetan gainera WEBCAM HI-FI eta AMALGAMAH-ren diska berrietan parada berezia egingo dugu.
  • Azaroak 16: STUDIO-STUDYHenry “Junjo” Lawes-en produzioetara jungo gara azaroko 3. astelehen honetan. Bere produkzioen atzean dauden abeslari askoren errepasoa egingo dugu
  • Azaroak 23: DUB INVASION. Dub soinuen sortzaile handienetako bat izan zen King Tubby-ren dub bertsioak entzungo ditugu irratsaio honetan.
  • Azaroak 30. Aurreko astelehen baten kale egin ezkero, egun honetan jorratuko dugu gaia.

Roots&Culture!

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa
Tagged: , , , , , , ,

DUB AT THE CONTROLS, denboraldi amaiera

2009, Uztaila, 29, · 3 Iruzkin

Pena askoz baina azkeneko hilabetean nahiko okupaturik egon gara eta ezin izan ditugu nahi genituen irratsaioak egin. Gogo askorekin gelditu garenez, abuztuan zehar irratsaio bereziren bat egingo dugulakoan gaude. Horretaz a parte,  irailetik aurrera indarberriturik bueltatuko garela esan behar dugu, ordutegi berriarekin eta irratsaio fluentzi altuagoarekin (saiatuko gara astean behin irratsaio bat egiten). Formatua antzekoa izango da eta denboraldi berrirako elkarrizketak, kontzertuen kronikak, agenda, berrikuntzak,… sartzea espero dugu. Hurrenarte!!!

mikeydread

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa · Berriak
Tagged: , , ,

0 # Dub At The Controls

2009, Otsaila, 4, · Iritzi 1

Larunbat honetan irratsaio berri bat hasiko da donostiako ttanttakun irrati librean, FM-ko 106.8an. Bere izena “Dub At The Controls” izango da eta reggae/dub doinuak izango dira entzungai. Roots reggae eta dub zaharretik hasita gaur egun europan zehar egiten diren dub adarretara joko du irratsaioak. Printzipioz 15 egunetan behin izango da zuekin, larunbatetan, eguerdiko 12etatik 13:30etara gutxi gora behera. Paraleloki irratsaioaren grabazioa blog honetara igoko da.

Eskerrak eman Misi-ri kartelagatik! Hementxe ikusgai:

Dub At The Controls

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa
Tagged: , , , , ,