RUDE KANKA SOUND Reggae Bloga

Entries tagged as ‘elkarrizketa’

19# Azaroak 30 – Henry “Junjo” Lawes

2009, Abendua, 1, · Leave a Comment

Atzoko astelehenean, azaroak 30, Henry “Junjo” Lawes produktorearen irratsaio berezia egin genuen. Aurreko bi astetan kale egin ondoren, eguraldi kaxkar honetarako abesti goxoak entzungai izango dituzue irratsaioan zehar. Abeslari desberdinen artean Yellowman izan zen Junjo-k produzitutako handienetako bat. Kasualidadeak direla eta, aurreko astean Yellowman-en kontzertua ikusteko eta bertan, irratsaio honetan entzungai duzuen elkarrizketa egiteko aukera ere izan genituen. Sustraiak & kultura!!!

  1. Eek-A-Mouse – I Will Never Leave
  2. Barrington Levy – Eventide Fire
  3. Barrington Levy – Look Youthman + Dub
  4. Buro – Better Than The Rest
  5. Yellowman – Zungguzungguguzungguzeng
  6. Yellowman elkarrizketa
  7. John Holt – Police In Helicopter
  8. Don Carlos – I Like It
  9. Michael Prophet – Gunman (Extended)
  10. Hugh Mundell – 24 Hours a Day
  11. Barry Brown – Give Another Israel + Dub
  12. Johnny Osbourne – Fally Lover + Dub
  13. Johnny Osbourne – Ice Cream Love
  14. Scientist – JAB

zeureganatu: 19# Azaroak 30 – Henry “Junjo” Lawes

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa
Tagged: , , , , , , , , , , ,

King Yellowman-en elkarrizketa, aste honetan Ttan Ttakun irratian

2009, Azaroa, 28, · Leave a Comment

Ostegunean King Yellowman-en kontzertua egon zen Bilboko Kafe Antzokian. Bertara gerturatu ginen irratikide pare bat eta jamaikar abeslari albinoari elkarrizketa bat egitea lortu genuen. Aste honetan izango duzue entzungai elkarrizketa asteleheneko Dub At The Controls eta osteguneko Babylon Sutan reggae irratsaioetan. Ez zazue galdu!!

Sailak: Berriak
Tagged: , , , , , , , , ,

4 # Dub At The Controls

2009, Apirila, 30, · Leave a Comment

Hementxe uzten dizuegu Dub At The Controls-eko 4.irratsaioa. Bertan, Babylon Sutan-ek bilboko Kafe Antzokian U-Roy eta Pablo Moses-i egindako elkarrizketak entzungai daude. Irratsaioaren 2. zatian frantziatik iritsi zaizkigun reggae eta dub doinu berriak ezagutzeko aukera ere izango duzue. Hurrengorarte!!

deskargatu: 04-DUB AT THE CONTROLS

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa
Tagged: , , , ,

U-roy eta Pablo Moses reggae abeslariei elkarrizketa aste honetan ttanttakun irratian!

2009, Apirila, 22, · Leave a Comment

Aurreko igandean Bilboko kafe antzokian U-roy eta Pablo Moses abeslarien kontzertua ikusi ahal izan genuen. Aitzaki horrekin, bihar, apirilak 23 osteguna, arratsaldeko 8retatik aurrera donostiako Ttan Ttakun irratiko Babylon Sutan irratsaioan David-ek bi abeslari hauei egindako elkarrizketak entzun ahalko ditugu. Ostegunean entzuteko aukerarik ez baduzue, larunbatean eguerdiko 12etatik aurrera Dub At The Controls irratsaioan baita entzungai FM-ko 106.8an!

Hemen uzten dizkizuegu U-roy eta Pablo Moses Babylon Sutan irratsaioari eginiko jingleak, ikaragarriak!!

  • U-roy jingle:

  • Pablo Moses jingle:

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa · Berriak
Tagged: , , , ,

1 # Dub At The Controls

2009, Otsaila, 28, · Leave a Comment

Hemen uzten dizuegu Dub At The Controls lehenengo irratsaioa. Urduritasun guztien artean roots musika pixka bat, Linval Thompson-i egindako elkarrizketa eta produkzio/abesti berriak. Ea gustokoa duzuen!

  1. Mikey Dread – Roots and Culture (Dread at The Controls)
  2. King Tubby – Dubbing My Way
  3. Linval Thompson – Jah Jah The Conqueror
  4. Linval Thompson elkarrizketa
  5. Linval Thompson – Goverment People
  6. BDF ft. Alton Ellis – Peaceful Valley (Heartical)
  7. The First Light Orchestra – Natty Dread No Dead (Matxino Records)
  8. Dreadrive ft. Inyaki Yarritu – Jamtone Undreground (Dreadrive Musik Prod.)
  9. Akatz – Asi Eres Tú (Brixton Records)
  10. Olatz (Argizulo)
  11. Mikel Aveiro – Ez Dugu Nahi (Argizulo)

deskargatu: 01-DUB AT THE CONTROLS

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa
Tagged: , , , , ,

LINVAL THOMPSON-i elkarrizketa aste honetan Ttan Ttakun Irratian!

2009, Otsaila, 22, · Iritzi 1

Aste honetan Linval Thompson jamaikar reggae produktore eta abeslari handiari egindako elkarrizketa entzungai egongo da Ttan Ttakun Irratian. Linval europako tour-a dabil egiten egun hauetan Lone Ark talde kantabriarekin, eta hoixe aitzaki hartuta elkarrizketa egitea lortu egin da. Donostiako irrati honen (106.8 FM)  bi reggae irratsaioetan entzungai izango da, ostegunean arratsaldeko 8retatik aurrera “Babylon Sutan” saioan eta larunbatean eguerdiko 12etan irrati honetan estreinatu egiten den “Dub At The Controls” irratsaioan.  Ez galdu!! Hementxe uzten dizuegu irratiari egindako jinglea:

linval

Sailak: "Dub At The Controls" Irratsaioa · Berriak
Tagged: , , , , , , ,

“The First Light Orchestra”-ren 10″-etako diska berria kalean!

2008, Urria, 21, · Leave a Comment

Pavle Djukic-ek zuzendu duen taldearen (The First Light Orchestra) 10 hatz-markako binilozko diska kalean dugu jada! 3 abesti aurkituko ditugu bertan. Alde batetik Natty Dread No Dead abestia bere dub bertsio luzapenarekin eta beste aldetik 2 abesti izango dira entzungai: Before It’s Too Late eta Under Pressure Skank. Aurreratzen dizuegu, informazio gehio nahi baduzue ostegun honetan ttanttakun irratiko (106.8FM) Babylon Sutan saioan entzungai izango duzuela reggae musikari/ekoizle honi egindako elkarrizketa. Bertan diskaren inguruko eta beste gai batzuei buruzko gauzak entzun ahalko dituzue.

Diska eskuratu nahi baduzue gurekin jarri zaitezkete kontaktuan (rudekanka@gmail.com) edota zigiluarekin zuzenean, hurrengo web helbidea bixitatuz:

Matxino Records:

http://www.myspace.com/matxino

matxinorecords@gmail.com

Ondo izan!!

Sailak: Berriak
Tagged: , , , , , , ,